FEB. 25 2025 BEGIRADA Biktimek pederastiarekin amaitzea eskatu dute Damien MEYER AFP Estatu frantseseko pederastia epaiketarik handiena atzo hasi zen Bretainiako Vannes hirian. Joël Le Scouarnec 75 urteko zirujauari -beste kasu batzuengatik espetxean dago gaur egun- 1989 eta 2014 artean 299 paziente adingaberi sexu abusuak eta bortxaketak egitea leporatu zaio. Biktima kopuru handia izateaz gain (batez beste 11 urte), kasuak zalantzan jartzen du osasun sistema. Izan ere, zirujauak 30 urte baino gehiagoz jardun ahal izan zuen zentro desberdinetan, nahiz eta alerta seinale ugari izan.