GARA Euskal Herriko egunkaria

«ZUZENDARITZATIK HASITA», EITB EUSKALDUN BATEN ALDEKO ESKARIA


Euskarak Euskal Irrati Telebista publikoan duen lekuaz arduratuta, atzo elkarretaratzea egin zuten erabiltzaileek. Salatu zutenez, azken urteetan EITBko zuzendaritza postuetarako euskarazko C1 maila izatea eskatu arren, eskakizun hau bertan behera utzi eta 2024an hiru ardura postu esleitu zitzaizkien euskara eskakizuna betetzen ez duten hiru pertsonari. Euskarari merezi duen garrantzia emateko eskatu dute.