GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Isabel Herguerak ondutako kartela


Isabel Herguera zinemagile donostiarraren sinadura darama 86. Musika Hamabostaldiko kartelak. Animazioan ibilbide luzea egina du eta azkenekoz Zinemaldian ikusi genuen, ‘‘El sueño de la sultana’’ bikaina Sail Ofizialean aurkezten; Urrezko Maskorrik ez, baina euskal film onenaren Irizar saria jaso zuen. Hamabostaldiko kartela egiteko, eskolara eramaten zuen autobuserako bidean zihoala ikusten zituen faroletan oinarritu da -bere aitak lan egiten zuen fabrikan eginak-: «Aitak eginak zirela pentsatzea gustatzen zitzaidan».