MAR. 14 2025 IA-REN GREBA, «IKASLE LANGILEEN INTERESEN ALDE» Oskar MATXIN FOKU Ikasle Abertzaleek deituta, greba egin zuten atzo ehunka ikaslek Hego Euskal Herrian. “Gorakada erreakzionarioaren aurka eta ikasle langileen interesen alde” lelopean manifestazioak egin zituzten hiriburuetan. Beste aldarri batzuen artean, eredu duala «fartsatzat» jo zuten, hezkuntza «ikasle langileen interesetara» egotea eskatu zuten eta «hezkuntza sistema sozialista eraikitzearen» aldeko apustua berretsi zuten.