MAR. 20 2025 Sunsundeguiko langileek konponbidea lortzeko garaia dela diote Martxelo DIAZ IRUÑEA Sunsundeguiko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Nafarroako Parlamentuaren aurrean, enpresa honek etorkizuna baduela adierazteko eta, bide batez, konponbidearen bila denbora gehiegi eman dutela nabarmentzeko. Enpresa batzordeko kide David Trebejok (UGT) eta Oskar Telletxeak (LAB) gogoratu zuten hilaren 22an konkurtso administrazioak enpresaren bideragarritasunari buruzko txostena aurkeztu behar duela. «Ez dakigu ezer honi buruz», ohartarazi zuten, horrek langileen artean ezinegona areagotzen duela gaineratuz. BALIZKO INBERTSOREA Sunsundegui aurrera ateratzeko Belgikako inbertsore bat dagoela ezagutarazi berri du Mikel Irujo kontseilariak. Langileek, ordea, halako berririk ez dutela adierazi zuten.