APR. 02 2025 BEGIRADA «Pobreen medikuari» aitortza Aritz LOIOLA FOKU Alfredo Espinosa Orive «frankismoaren biktima» gisa aitortzeko ekitaldia egin zuten Bilboko Carlton hotelean. «Pobreen medikua» esaten zioten, Union Republicanako kidea zen eta Jose Antonio Agirreren Gobernuko lehen Osasun sailburua izan zen. Faxistek 1937ko ekainaren 26an fusilatu zuten Gasteizen. Ikasturte hasieran Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak bere erreparazioa proposatu zuen. Espinosak egin zuen demokraziaren defentsak «gaurkotasuna» duela adierazi zuen Imanol Pradales lehendakariak.