APR. 06 2025 KLIK Berdel zapore goxoan murgildu da Mutriku Gorka RUBIO FOKU Apirileko lehenengo larunbata beti da berezia Mutrikun. Berdelarekiko goseak hartzen ditu herritarrak, arrain honen zapore goxoa hamaika maneratan dastatzeko irrikaz; baita festarako gogo itzelak ere, noski. Atzo XXVIII. Berdel Eguna ospatu zen kostaldeko herrixka honetan, eta beste urte batez pintxoek arrakasta izan zuten. Mutrikuko eta inguruko sukaldarien inplikazioa zein hamaika bolondresen eskuzabaltasunak egiten du posible jai herrikoi hau, berdelaren kontsumoa sustatzeko asmoz abiatu eta jadanik mutrikuarren bihotzak eta jai goseak harrapatu dituena.