APR. 29 2025 KLIK Jaiak piztuta iraun du Armentiako zelaietan Jaizki FONTANEDA FOKU Euskal Herriko gainerako tokietan bezala, Armentiako zelaietan (Gasteiz) ere itzalaldia beste hizketagairik ez zegoen atzo. Ekitaldiren bat bertan behera utzi behar izan zuten... eta, sakelakoak ez zebiltzanez, batzuk asaldatu ere egin ziren! Baina halako eguraldi gozo eta dotorearekin eta San Prudentzio eguna ospatu beharrarekin, festa giroan buru-belarri murgiltzea baino errezeta hoberik ez zuten aurkitu milaka arabarrek. Eragozpenei laster jarri zieten konponbidea, gainera: janari eta edari saltokiek argindar sorgailuekin funtzionatu zuten.