GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Walchansee aintziraren ur maila, oso behean


Walchansee lakua Bavariako Alpeetan dago. Triangelu formakoa da, erpin bat iparraldera begira dauka eta Munichetik 75 kilometro hegoaldera dago, Kochel am See udalerrian. Alemaniako aintzira alpetarren artean handienetakoa da -16,4 kilometro karratuko azalera dauka- eta sakonenetakoa: zehazki, 192,3 metroko sakonera du eremuren batean. Bada, egun hauetan bisitara hurbiltzen denak ezusteko handia hartuko du, lakuko urak inoizko mailarik txikienetakoan baitaude eta normalean ezkutuan dagoen hartxintxar zurixka oso agerian baitago.