MAY. 16 2025 BEGIRADA Baxoa euskaraz, bada garaia Guillaume FAUVEAU Aurten ere baxo azterketa euskaraz egiteko aukerarik ez izateak protesta eragin du. Atzo goizean hamarnaka ikaslek, “Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!” lemapean, elkarretaratzea egin zuten Baionan, EHE mugimenduaren babesarekin, hizkuntza eskubideen urraketa onartzeari uko egiten jarraituko dutela aldarrikatzeko. Brebeta eta baxoa euskaraz egiteko eskubidearen aldeko borroka aspalditik dator, eta duela urte pare bat Seaskako ikasleek brebeta euskaraz egin ahal izatea lortu zuten. Orain baxoaren garaia da.