JUN. 05 2025 Musikaren uxadak Ritxi AIZPURU Musika pentsalaria Musikak interesa du sortzaileek eta entzuleek uxada bat aurkitu diotelako. Musikak beti ez ditu zentzu bereko oldarraldiak. Musikaren industriak eraman gaitzake kantu batekin gure pentsamenduaren gailurrera. Artistak beti bere interesei uxada emateko prest eta prestatua egon beharko luke. Norberak defenda ditzake ongien buruan dituen proposamenak. Nola neurtu dakioke abesti bati uxada? Kantuaren sortzailearentzat abesti guztiek dute uxada edo oldarraldi puntua jendea olatu horren gainean jartzeko, bereganatzeko. Uxada horren bulkadaz, artista askok uste dute sortutako lelo eta melodia guztiekin izarren parera eraman ditzaketela entzuleak. Ez. Hainbat elkarrizketatan entzun izan dut, kantu bat egin eta hurrengoetan ere bai, artistak, erabat puztuta, adieraztea berriro ere izugarrizko kantua ondu duela. Beti izugarrizko abestiak egiten dituela, bi segundoko uxada hori huts eta putz geratzeko segituan. Artistaren hantustea harrokeria bilakatuta. Neuri ere gertatu izan zait; hanka sartzea diot. Uste izan dut talde batek “petatuko” zuela. Horrela azaldu eta saldu diot industriako zegokionari, eta putzada batekin putz, eta gero huts, eta horrela. Neure hantustea huts bilakaturik. Ez dugu erraz bizi beste kantuen uxada, exitoa. Herraz erre ditzaket besteen arrakastak? Ez diot besteen arrakastari herra.