JUN. 25 2025 KLIK Oholtza bete elkartasun, Hatortxuko NAIZ Gunean Aitor KARASATORRE FOKU Hatortxu Rock euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko aldarria izango da azken edizioan ere. Uztailaren 24tik 27ra ospatuko da Lakuntzan, eta urte luzez izan duen konpromisoari eutsiko dio NAIZekin elkarlanean. Hitzarmenak helburu argia du: elkartasun jaialdi hau mundu osora proiektatzea, kultura eta komunikazioa tresna aktibo gisa baliatuta. Webgune berezia atondu da NAIZen eta ahalegin berezia egin da NAIZ Gune erakargarria osatzeko, egitarau zein zerbitzu ugarirekin, elkartasun taupadak oholtza gainean eta azpian bizitzeko.