JUL. 29 2025 Kanoikada solidarioa Aste Nagusian Gipuzkoako Elikagaien Bankuak eta Amara Berri Auzo Elkarteak kanoikadarekin hasiera emango diote Donostiako Aste Nagusiari. Aste Nagusiko egitarauaren aurkezpena, Uliako mintegietako parkean. (Andoni Canellada | FOKU) GARA Donostiako Aste Nagusia berrikuntza ugarirekin dator: aurten jaia hiri osoan ospatuko da eta Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren 60. edizioa egingo dute. Eneko Goia alkateak eta Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotziak aurkeztu zuten egitaraua, Uliako Mintegietako parkean egindako agerraldi batean. Udalak eta Donostia Kultur Festak 378 jarduera antolatuko dituzte 34 lekutan; tartean, Uliako mintegian Dantz Point-ek ingurunearekiko errespetuz apailatutako ekitaldiak. Gipuzkoako Elikagaien Bankuak —aurten Hiritar Merezimenduaren domina jaso du— eta Amara Berri Auzo Elkarteak jaurtiko dute aurtengo jaiei hasiera emango dien «kanoikada auzotarra eta solidarioa» abuztuaren 9an. Aste Nagusian gastronomia lehiaketak, erraldoiak, musika, herri kirolak eta barraken guneak izango dira, eta, autismoaz kontzientziatzeko neurri gisa, zenbait egunetan musika zortzi orduz eten egingo da. Su Artifizialen 60. edizioak, bere historiari erreparatuz, su-etxe sarituak itzularaziko ditu. Aste Nagusia itxiko duen ikuskizun piromusikala eta zuzeneko hiru kontzertu izango dira, baita laser emanaldi bat ere.