JUL. 31 2025 KLIK «San Juan» barrutik ezagutzeko aukera ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA Albaola Itsas Kultur Faktorian aurrera doaz “San Juan” ontzia eraikitzeko lanak eta, orain, lehen aldiz ontziaren barrualdea bisitatzeko aukera izango da, gaurtik abuztuaren 21era bitartean. Albaolako arduradunek nabarmendu dutenez, esperientzia honen bitartez baleontziaren barne-bizitza gertutik eta modu didaktikoan ezagut daiteke. Bisitan, Pasaiako portuan eraiki eta 1565ean Kanadako uretan hondoratu zen ontziaren atalen funtzioak, nabigazio baldintzak, tripulazioaren antolaketa eta garaiko itsas teknologiaren gakoak azalduko dituzte.