GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Gotzainak, Odon Elorza eta toreroak, Irrikitaldian


Bukatu da Donostiako Aste Nagusia, eta Donostiako Piratek amaiera bikaina eman zioten Irrikitaldiaren 20. edizioarekin, begiko txaplata kendu eta mozorroak jantzita. Galaz, toreroz, gotzainez eta baita Odon Elorzaz ere jantzi ziren donostiar batzuk. Izan zen “Belle epoque” garaiko arropak soinean kalera atera zenik, ohikoa izaten den legez; baina, izan zen, halaber, ausartagorik ere. Horrela, turistez eta elizgizonez jantzi ziren asko eta asko, besteak beste, turistifikazioaren eta Ticket Bairen aurkako aldarriak zabaltzeko.