AUG. 30 2025 KLIK Ikuskizun eder bezain arriskutsua Etnan Giuseppe DISTEFANO AFP Europako sumendi aktiborik altuenak, Etnak, aldian-aldian erakusten du bizirik jarraitzen duela, eta irudi ikusgarri bezain arriskutsuak eskaintzen dizkigu. Izan ere, Catania eskualdeko (Italia) Babes Zibileko sailak alerta jo du, Geofisika eta Bolkanologiako Institutu Nazionalak (INGV) berehalakoan laba-iturriak gerta daitezkeelako seinaleak atzeman ostean. Ohartarazpenen ondoren, sumendiaren eremuetarako sarbide turistikoa 2.500 metrotik gora ixtea ere erabaki dute agintariek, bertako prentsak jaso duenez.