SEP. 20 2025 KLIK Lyles-en jauzia: beste urre bat, Bolt-ek adina Kirill KUDRYAVTSEV AFP Noah Lyles inoizko gizakirik azkarrenen multzoan zegoen lehendik ere, eta atzodanik arrazoi handiagoarekin: Japonian jokatzen ari diren aire libreko Atletismoko Munduko Txapelketan 200 metroko proban gailendu zen 28 urteko estatubatuarra. Laugarren urrea du jarraian mundu mailako hitzorduan distantzia horretan -denera bederatzi domina ditu, zazpi urrezko- eta, hartara, Usain Bolt handiaren marka berdindu du. Eta argazkiari erreparatuta, pentsa liteke finala hasi aurretik adierazi nahi izan ziela lehiakideei denen gainetik zegoela.