GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Bost milioi kilo sagarretik gorako uzta


Uzta handia espero dute aurten Euskal Sagardoa jatorri deiturako ordezkariek, bai, bederen, joan den urteko uzta apalarekin alderatuz gero. Zehazki, bost milioi kilo sagar jasotzea espero dutela azaldu zuten atzo Altzon, Ipintza baserrian, eginiko uztaren aurkezpen agerraldian. Sagasti guztietan «bilketa puri-purian» dagoela azaldu zuten, 250 sagargileren ahaleginari esker, eta 2025ekoa «sagar urtea» izango dela. «Iaz urte txarra izan zen, baina aurten uzta handia espero dugu. Ea bost milioi kiloko kopurua gainditzen dugun», adierazi zuten.