OCT. 01 2025 KLIK Munduko zubirik altuenazabaldu dute AFP Txinak munduko zubirik garaiena zabaldu berri du. Huajiang Kanoi Handia zeharkatzen du 625 metroko altueran, eta bidaia denbora izugarri murriztea ahalbidetzen du, autoz sekulako buelta ematea saihesten duelako -bi orduko bidaia orain bi minututan egin daiteke-. Ibai baten gainetik igarotzen da zubi berria eta, orain munduko zubi garaienen artean bigarren tokira pasatu dena bezalaxe, Guizhou hegoaldeko probintzian kokatuta dago (azken hau 565 metrotara eraikia). Dorre urdinez osatutako zubia ingeniaritza lan bikaina da, marka guztiak hautsi dituena.