GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Goibelaldian eutsi, garaitu gaua, gozatu egunsentia


Gazako oinaze eta sarraskien ondoren, palestinarrak haserre, urduri, larriminetan daude. Zentzutasuna, balio komunak eta elkarrekiko adeitasunari eusteko borrokan. Ez dagoen tokian indarra bilatuz, bihotz zafratuekin, gorputz gosetuekin. Gorrotoa eta frustrazioa barrurantz bideratu dezatela nahi dute. Mentalki ahituta, emozionalki hustuta, esperantza oro gal dezatela. Oker dabiltza, ordea. Ez dute, ez dugu esperantza galduko. Aitzitik, erronka egingo dugu; sentimendu, elkartasun ekintza, erresistentzia eta herri baten erresilientziaren sinonimo.