OCT. 20 2025 KLIK Napoleonen bitxien lapurreta, Louvren Dimitar DILKOFF AFP Akziozko pelikula bateko trama balitz bezala, zazpi minutu eskas behar izan zituzten lapurrek Parisko Louvre museoan sartu eta Napoleonen eta Eugenia enperatrizaren hainbat bitxi lapurtzeko, tartean azken honen koroa. Museoak ateak zabaldu eta minutu gutxira pertsona batzuk leiho bat apurtuta bertatik sartzea lortu zuten, eskailera bat erabiliz. Bitrinetako bitxiak hartu eta segidan ihes egin zuten motorretan. «Dena oso azkar gertatu da», esan zuen Rachida Dati Kultura ministroak. Ihesaldian lapurrek bitxi bat galdu zuten. Oraindik ez dakite zenbat ostu dituzten.