NOV. 03 2025 KLIK Etxekoa irabazle, Abadiñoko finalaurrekoetan Oskar MATXIN FOKU Aitor Etxebarriazarraga abadiñarrak (zutik, eskuineko lehena) irabazi zuen Abadiñoko probalekuan giro beroan eta 500 entzuleren aurrean atzo jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa. Puntu gehien batu zituena (651,5) izan zen, bigarrenari alde handia aterata. Sailkapena, hurrenez hurren, horrela gelditu zen: Txaber Altube (607,5 puntu), Gorka Pagonabarraga (604,5), Unai Mendiburu (600), Maite Sarasola (562) eta Enare Muniategi (552). Etxebarriazarraga azaroaren 15ean jokatuko den bigarren bueltarako zuzenean sailkatu zen. Aurretik, hilaren 9an, azken finalaurrekoa egingo da Barakaldoko Lasesarre kiroldegian (17.00etan). Bertan Ibai Amillategi, Irune Basagoiti, Lurdes Ondaro, Mikel Goiriena, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia arituko dira.