NOV. 06 2025 KLIK Euskal Kazetariak saria, Dani Alvarezi Marisol RAMIREZ FOKU Dani Alvarez kazetari eta esatariak jaso zuen atzo Euskal Kazetarien Elkargoaren sari nagusia, Euskal Kazetariak saria, informazioaren esparruko profesional gisa egindako lanagatik. Ohorezko Sariak ex aequo eman dute Ramon Zallo eta Pedro Ibarraren ibilbideari aitortza egiteko, eta hauek ere saritu dituzte: Almudena Ariza, Manu Alvarez, Gorka Lejarcegi, 5W kazetari independenteen kolektiboa, Durangoko Azoka eta ‘‘Natura bizia’’, Alberto Iñurrategik aurkeztuta Euskal Herriko naturaren biodibertsitatea ardatz duen dokumental saila.