NOV. 21 2025 KLIK Elkartasun partidaren posterra, bihar GARArekin Aritz LOIOLA FOKU - GARA Palestinar herriari elkartasuna adierazi eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko egun gogoangarria izan zen azaroaren 15a, luzaroan oroitzekoa. Horren karietara, bihar, GARArekin partidako une berezi bat jasotzen duen posterra eskuratu ahal izango da. Milaka jenderen barruak mugitu zituen demak, bai San Mamesen bertan izan zirenenak, bai haren emanaldia distantziatik jarraitu zutenenak. Bere «egunik garrantzitsuena» izan zela esan zuen Palestinako hautatzaile Ehab Abu Jazar-ek, eta Jagoba Arrasatek demaren indar emozionala nabarmendu zuen.