NOV. 22 2025 KLIK Frida Kahlo eta bere «ametsak», historian ikur Charly TRIBALLEAU AFP Artearen historian mugarri berria ezarri du Frida Kahlo margolari mexikarrak: bere‘‘El Sueño (La cama)’’ (‘‘Ametsa (Ohea)’’) koadroa emakume batek margotutako garestiena bilakatu da New Yorkeko Sotheby’s etxearen enkantean. 54,7 milioi dolarren truke saldu da. Koadroa 1940an margotu zuen Kahlok, une bereziki korapilatsu batean; hala, heriotza irudikatu zuen bere gaineko ohantzean, dinamitaz jositako calaca edo hezurdura baten irudia erabilita. Azpian datza Kahlo, urre koloreko maindire azpian, landare igokariz inguratuta.