NOV. 27 2025 Jenofa Berhokoirigoinek irabazi du Rikardo Arregi saria Argiako kazetari Jenofa Berhokoirigoinek irabazi du Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, artzaintzari buruz egindako erreportajeagatik. Komunikazio Saria, berriz, on.eus atariak irabazi du. Rikardo Arregi sarien irabazleak. (Jagoba MANTEROLA | FOKU) GARA ANDOAIN Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien (RAKS) ekitaldi nagusia egin zen atzo Andoainen, eta bertan eman ziren ezagutzera aurtengo saridunak: Kazetaritza Sariaren irabazlea Jenofa Berhokoirigoin izan da, “Mendez mende dabilen lanbidea, garai berrietara egokitu nahian” artzaintzari buruzko erreportajeagatik. Komunikazio Sariaren irabazlea, berriz, on.eus ataria izan da, On! Piztu Euskara(z) elkarteak eta Euskararen Erakunde Publikoak sorturiko proiektua. Xabier Lakak egindako oroigarria eta 9.000 euro eman zitzaizkien sarituei. Epaimahaiak ohorezko mugarria eman zion Jakoba Errekondo Saltsamendiri.