JAN. 28 2026 BEGIRADA Kriminalizazioa ez da bidea Jagoba MANTEROLA FOKU Gaztetxeekin lotuta, bi epaiketa ziren egitekoak atzo. Durangon, Igorreko Kiñu gaztetxearen aurkako epaiketa bertan behera geratu zen. Sabadell bankuarekin -eraikinaren jabea- negoziazioak oraindik zabalik daudela argitu zuten gazteek, eta positiboki baloratu zuten, hain zuzen, negoziatzen den bitartean epaiketarik ez egitea. Donostian, berriz, Guardetxeko bi kideren aurkako epaiketan absoluzioa eskatu zuen Fiskaltzak, eta hori espero dute Alde Zaharreko gazteek. Okupazioa kriminalizatzeari uzteko unea iritsi da.