FEB. 07 2026 BEGIRADA Komunitateak soilik berma dezake independentzia Oliver CONTRERAS AFP AEBko hedabideen panorama shock betean dago ‘‘Washington Post’’ egunkari historikoak plantillaren heren bat kaleratuko duela iragarri eta gero. Komunikabidea Jeff Bezos Amazonen jabe milioidunak erosi zuen 2013an, eta, lehen urteetan irabaziak izan bazituen ere, azken urteetan ekonomikoki maldan behera omen doa. Auzian, ordea, zerikusi handiagoa du, antza, Bezosek Trumpekin duen harremanak; aurkari zirenak aliatu izatera pasatu baitira, eta egunkariaren independentzia -eta prestigioa- birrindu du horrek.