FEB. 04 2014 Berezkoak Waltaryk eskatuta, finala astebetez atzeratu dute Agusti Waltaryk egindako eskaera onartuta, igande honetan jokatzekoa zen Buruz Buruko finala astebetez atzeratu da, eta otsailaren 16an, goizeko hamaiketan, jokatuko da Baionako Modernen. Sorbaldan zenbait arazo zituelako eskatu zuen kubatarrak Paxkal Ezkurraren kontra jokatu behar duen finala astebetez atzeratzeko.