GARA Euskal Herriko egunkaria
Donostia

Ikuskizun bat zelan sortu irakatsiko du Dantzaz taldeak


Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) antolatzen duen Miramongo Matineeak ganbera zikloak hitzordu berezia du larunbat honetan, otsailaren 8an, Dantzaz konpainiak dantza ikuskizun bat nola sortzen den erakutsiko baitu, zuzeneko musikaz baliatuta eta «Kameleoia» bere azken lana abiapuntutzat hartuta. Saioa 11.00etan hasiko da, orkestraren egoitzaren auditoriumean, Donostian. Konpositore famatuen obrak erabiliko dira larunbateko saioan, hala nola, Marais, Haendel, Satie edo Cage.