FEB. 09 2014 BERRIA. Jakes Goikoetxea, 2014/2/7 Berezko heriotza Jakes Goikoetxea, 2014/2/7 Berria Arkaitz Bellonek ziurrenik berezko heriotza izan duela dio bertsio ofizialak. Berezkoa da -ez Euskal Herrirako salbuespenezko justiziaren ondorio- Belloni hamahiru urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezartzea, ustez bi autobus eta kutxa automatiko bat erretzeagatik. Berezkoa da -ez erabaki politiko bat- Bellon espetxez espetxe ibilaraztea. Berezkoa da -ez senideak zigortzeko hartutako neurria- Bellon eta haren senideak elkarrengandik ehunka kilometrora egotera behartzea. Berezkoa da -ez sakabanaketaren ondorioa- senideek bisitara bidean istripua izatea. Berezkoa da -ez espetxeetako herraren eta inpunitatearen ondorioa- espetxean funtzionarioen jipoiak jasotzea. Berezkoa da -ez gertatutakoa ezkutatzeko asmoa- heriotzari buruzko argibiderik ez ematea (...) Bai, Arkaitz Bellonek berezko heriotza izan du. Gure inguruko bulego ofizialetan diseinatutako eta isildutako politiken ondorioak bezain berezkoa.