GARA Euskal Herriko egunkaria
Binakako Txapelketa

Abel Barriolak beste aste bat itxaron beharko du

Astelenan egindako probak zalantzak utzi zizkion eta onena bere lekua Ceciliori uztea dela erabaki zuen.


Igandean erabili behar dituzten pilotak aukeratzeaz harago, probaleku itxura hartu zuen atzo Eibarko Astelenak; izan ere, bertan egindako entrenamenduen ostean erabaki zuten aurreko jardunaldian jokatzerik izan ez zuten Mikel Urrutikoetxeak eta Abel Barriolak asteburu honetan kantxara irteteko moduan izango ote diren. Bakoitzak bere aldetik egindako proben emaitzak oso desberdinak izan ziren: bizkaitarraren kasuan dena ondo joan zen; eta jokatzeko moduan egongo zela uste zuen leitzarrak, aldiz, aurreko astean bezala, bere lekua Ceciliori utzi behar izan zion.

Eguerdian, material aukeraketaren aurretik probatu zuen bere burua Zaratamoko aurrelariak bikotekide duen Mikel Beroizekin, Elezkanorekin eta Larunberekin, eta zerbikaletako minak erabat desagertu direla ikusita, lehiaketara itzultzeko hautua egin zuen. Bezperan ere, bere kasa, pilotalekuan aritua zen eta igandean %100ean egongo dela ziur dago.

Aukeraketaren ostean

Abel Barriolaren kasuan, igandean erabili beharreko materiala apartatu ostean -denbora dezente behar izan zuten euren hirurak aukeratzeko-, egin zuen bere proba, ateak itxita, eta bestelakorik uste bazen ere, pilotariak ez zuen gustura amaitu eta momentuan bertan hartu zuen ez jokatzeko erabakia. Irujorekin, Gorkarekin eta Irusta atzelari afizionatuarekin aritu zen nafarra hiru ordu laurden inguru. «Ikusi dut eskua ez daukadala ondo eta Juanentzat eta niretzat onena ez jokatzea dela iruditzen zait».

Aurreko astean ez bezala, jokatzeko moduan egongo zela uste zuen Aspeko atzelariak, baina benetako entrenamenduak argi utzi zion ez dagoela berak uste bezain ondo. «Proba on bat egin nahi nuen binaka entrenatuz; izan ere, gauza bat da bakarrik entrenatzea, lautik laura joz, eta beste bat benetan aritzea binaka. Eskua asko hobetu dela dudarik ez daukat, baina batez ere pilota azpitik datorrenean eskua ez diot behar bezala sartzen, oraindik ere mina nabari dudalako. Nire ustez, erabaki zuzena da hartu duguna, argi dagoena da erdipurdi edo erdi-gaizki irteteko hobea dela etxean geratzea», azaldu zuen atzelariak.

Zazpi garaipenekin, sailkatzea oso bideratuta du Aspeko bikote nafarrak eta ez dirudi arriskatzeak inolako zentzurik duenik, baina Barriolak ez omen du sailkapena kontuan izan erabakia hartzeko garaian. «Pertsonalki ez diot horri buelta gehiegirik eman. Txapelketa hasieratik, gure mentalitatea partidaz partida joatea izan da, eta etorkizunera begiratu baino, sailkapenean ondo edo gaizki gauden begiratu baino, astetik astera pentsatzen dugu. Orain arte emaitza onak eman dizkigu horrela aritzeak eta honekin ere horrela egin dugu. Egia esanda, sailkapena alde batera utzi dut erabakia hartzerakoan».

Jokatzeko aukera izan duen guztietan, gainera, Ceciliok oso maila ona duela erakutsi du, eta alde horretatik, konfiantza osoa du Ezkaraikoarengan. «Horrelakoetarako sendagairik onena denbora dela» jakinda, hurrengo asteburuan, Labriten Olaizola eta Aretxabaletaren aurka jokatzeko prest egotea espero du.

Ezkurdia-Zabaleta quieren repetir

Hace apenas 20 días, Ezkurdia-Zabaleta completaron una de las grandes sorpresas del Campeonato de Parejas cuando, siendo los últimos clasificados de todo el torneo, fueron los primeros en conseguir que Aimar Olaizola, aquella vez acompañado por Aritz Begino, hincara la rodilla en el Labrit iruindarra para terminar la primera vuelta.

Con el cambio del orden de los partidos en esta segunda vuelta, las dos parejas vuelven a enfrentarse esta noche en Urduliz, en un partido en el que la dupla navarra de Aspe vuelve a estar prácticamente obligada a llegar a 22 para seguir con vida en la competición, por mucho que su situación haya mejorado mucho respecto a entonces.

La pareja de la Sakana ha cedido el farolillo rojo a Bengoetxea VI-Zabala, pero una nueva derrota podría dejarles a dos puntos de la cuarta plaza, una desventaja que podría ser irrecuperable con solo cuatro partidos por disputar. Mucho más relajados en cuanto a su situación clasificatoria, Olaizola II-Aretxabaleta buscan ese octavo punto que los clasifique matemáticamente. J.O.