APR. 05 2014 GUTUNAK Memoria eta indarra Ander Elorriaga Atutxa Aurrekoan Lemoan margoketa naziak agertu zirela irakurrita izerdi hotz batek hartu ninduen, oraindik gurean halako jendilajea dagoela ikustean, baina baita konfiantza ere, jakin badakidalako herri honek ez duela ahazten. Jai dute faxistek, memoria badugu, eta eurei aurre egiteko indarra, soberan.