MAY. 07 2014 Desafioa Xabier Zalduak apustua jokatzeko gonbita egin dio Arria V.ari J.L. Zalduak apustua jokatzeko gonbita egin dio Arria V.ari, baina oraingoan korrika bakarrik izango litzateke. 16 kilometro izango lirateke, azaroan Azpeitiko zezen-plazan jokatzeko. Zaldua, maiatzaren 17an Azpeitiko Mendizabal jatetxean egongo da Arriaren zain, 20.00etatik aurrera.