MAY. 14 2014 EMAKUMEZKOEN FUTBOLA Oiartzun Antzinako argazkiak errepikatzeko bidean Igoerako playoffari ekingo dio Oiartzunek igandean, Albaceten. «Lehia ziurtatuta dago», dio Jon Alkortak. Amaia U. LASAGABASTER Emakumezkoen futbolaren egoera ez litzateke gaur egungoa izango hainbat aitzindariren lana barik. Azken urteotan, Athleticen edota Realaren ahalmenak bultzada dotorea eman dio, baina lehen urratsak hiriburuetatik urrun eman zituzten neskek. Oiartzunen, adibidez. 1981. urtean jaio zen talde gipuzkoarra, eta Añorgako lagunek bezala, beren zaletasuna garatzeko aukera eskaini zion hainbat emakumeri. Arrakasta berehalakoa izan zen, eragin sozialari dagokionez eta kirol lorpenetan neurtuta ere. Hamar urte bete zituenerako, Oiartzunen palmaresean hiru Liga agertzen ziren. Baina gipuzkoarrek piztutako sugarra indartzen zihoan heinean, beren protagonismoak kontrako bideari ekin zion. Egun, Oiartzun futbola bigarren planoan bizitzera behartuta dago, antzinako argazki distiratsuen kolorea, denboraren poderioz, higatzen ari den bitartean. Zorionez, ez dago betirako zorigaiztorik, eta igandetik aurrera, albuma berritzeko aukera egongo da. Ligan Athleticen atzetik bigarren postuan amaitu ondoren, Oiartzun berriro ere ahaleginduko da igoerako kanporaketan, oraingoan zortea izango duen itxaropenarekin. «Gogoa, behintzat, sekulakoa daukagu», dio Jon Alkortak. «Auskalo zer gertatuko den baina taldea lehiatzeko prest dago eta gogoarekin». Horixe da, lehiakortasuna, entrenatzaileak gehien azpimarratzen duen bertutea taldeak playoffean izan ditzakeen aukerak aztertzean. «Egia da guk ez dugula gure multzoan irabazi, baina beste hainbat multzotan gauza bera gertatu da. Eta, gainera, denboraldi osoan demostratu dugu lehiakorrak garela. Orain ere argi daukat hori, edozeinekin konpetitzeko gai garela, garaipena edozeinen kontra eskuratu dezakegula, eta era berean, edozeinek, gu gainditu nahi bagaitu, sekulako lana egin beharko duela». Izan ere, Alkortak egun hauetan duen kezka handiena ez dagokio arerioari, bere taldeari baizik. «Lehiaren ezinbesteko tentsio puntu hori berreskuratzeko ari gara lanean. Badira aste batzuk bagenekiela sailkatuta geundela, eta nahi eta nahi ez, motibazioari eustea ez da erraza. Azken egunera arte eusteko, beste helburutxoak markatuz joan gara, ahalik eta gol gehien sartu, gutxien jaso, han edo hemen irabazi... Ez da erraza, baina aste honetako lanarekin guztiz berreskuratuko dugulakoan nago. Eta are gehiago partida gerturatzen den neurrian». Beroa Asteko bigarren betebeharra Fundacion Albacete ondo aztertzea izango da, Oiartzungo entrenatzaileak aitortzen duenez, «beste multzoetako taldeak kontrolatzea ez baita erraza». Zeozer badaki, hala ere, batez ere Mantxako taldea ohiko parte-hartzaile bilakatu delako playoffean azken urteotan. «Oso teknikoak dira, jokatzea gustatzen zaie, jokalari gazte eta esperientziadunak ditu... Talde ona eta potentea da. Gainera, badira urte batzuk bere multzoko garaile irteten ari dela, hurrengo taldeekin abantaila dexente lortuz, eta playoffa jokatzen. Igoera ez dute lortu oraindik eta ilusio eta motibazio handia izango dute, hainbat urtetan ahalegindu ondoren». Baina aurkariaren esperientzia baino, Alkorta kezkatzen duena Albaceteko beroa da: «Iragarpenak begiratzen ari gara, eta momentuz badirudi tenperatura oso-oso altuak ez direla egongo, baina joan den astean 36 graduraino heldu ziren. Hori ez zaigu batere komeni». Gainerako zirkunstantziei dagokienez, Alkorta lasai agertzen da. Fundacion Albacetek esperientzia dauka, baina «guk ere bai» -orain dela bi urte ere jokatu zuen kanporaketa Oiartzunek-, ilusioa du, «eta guri ere ez zaigu falta», eta talde indartsua bada, gauza bera esan daiteke Oiartzuni buruz: «Ni aurten heldu naiz aulkira, baina taldeak gauza asko lortu ditu azken urteotan. Oso talde lehiakorra da. Futbolean egitea gustatzen zaie jokalari hauei; ez bakarrik irabaztea, baizik eta ondo irabaztea, futbola eginez. Eta sekulako jarrera dauka, lanerako eta lehiarako». Konfiantza dauka, horrela, Alkortak bere taldearen aukeretan, igoera kanporaketa arrakastaz gainditu arren etorkizuna zaila izan daitekeela badakien arren. Lehen Mailako exijentzia handia da kirol mailan, baina baita ekonomikoki ere, eta entrenatzaile gipuzkoarrak argi dauka «hori bigarren erronka bat, beharbada zailagoa», izango dela. «Zentzu guztietan, taldeko jokalari askok beren lanekin jarraitzeko arazoak edukiko lituzketelako, adibidez. Eta batez ere, diru kontuei dagokienez, inbertsioa ez baita nolanahikoa. Egia esan, oraindik ez dugu gehiegi hitz egin horri buruz. Lehenbizi, playoffa jokatu behar dugu eta gainditzen badugu, hurrengo egunean hasiko gara kalkulatzen, planifikatzera eta sor daitezkeen arazo guztiak aztertzen». Edozein kasutan, zorioneko arazoak. La semana Reconocimiento. Itziar Gastearena ha sido designada como mejor lateral derecha en el Fútbol Draft 2014. Junto a la realista, completan el «once de oro» Esther Sullastres, Paula Nicart, Zaira Flores, Leila Ouahabi, Virginia Torrecilla, Nagore Calderón, Cristina Martín Prieto, Amanda Sanpedro, Alexia Putellas y Bárbara Latorre. Premundial. Con Ainhoa, Irene, Leire Landa y Eli Ibarra en el campo y Erika en el banquillo, la selección española goleó a Estonia (0-5) y se coloca a una sola victoria de asegurarse el billete al Mundial. En la clasificatoria destacó también, en el Grupo IV, el triunfo de Suecia ante Irlanda del Norte, lo que le deja a solo tres puntos, con un partido menos y sus dos duelos directos por disputar, de Escocia. En el Grupo V, Holanda se impuso a Bélgica, pero solo aventaja en un punto a Noruega, que tiene dos partidos menos. Convocatoria. Leire Baños (Real), María Díaz (Prainsa) e Izaskun Leoz (Athletic) entrenan con la selección española sub-19, que prepara el Europeo de Noruega. Además, Amaia Peña (Pauldarrak) trabajará la próxima semana con la selección española sub-16. Pionera. Helena Costa es la primera entrenadora de un equipo profesional masculino. La portuguesa, de 39 años, ha fichado por el Clermont de la 2ª División francesa. Antes formó parte del cuerpo técnico del Benfica y fue seleccionadora femenina en Catar e Irán. Italia. El Brescia gana la Liga por primera vez. En la última jornada se impuso (2-1) a su único rival, el Torres, que se había adjudicado el torneo los cuatro años anteriores. Fichajes. Seis jugadoras dejan el Sant Gabriel. Cristina Baudet y Sandra Hernández llegan al Barcelona, Brenda Pérez y Paula Nicart al Valencia, y Eva Llamas y Marta Villagrasa al GS Tenerife, que disputa el play-off de ascenso a Primera. Retirada. Otro mito alemán, Ina Grings, anuncia que colgará las botas a final de temporada. No dejará, sin embargo, el fútbol, ya que se pasa a los banquillos. Reala eta Athletic Kopan estreinatuko dira Igoera kanporaketarekin batera, asteburuan Kopa ere jarriko da martxan. Athleticek eta Realak ordezkatuko dute euskal futbola oraingoan. Panorama desberdinarekin, donostiarrek ez baitzuten zorterik izan laurdenen zozketan. Bartzelona txapeldunaren bisita jasoko dute larunbatean, lehiaketari hasiera emateko. Katalanei irabaziz gero, Atletico-Rayo kanporaketako garailearen aurka bilatuko dute finalerako txartela. Athletic, berriz, Valentziaren aurka estreinatuko da orain arte irabazi ezin izan duen txapelketa honetan. Lehen partida Lasesarren jokatuko da igandean, eta kanporaketa gaindituz gero, zuri-gorriak Sporting de Huelva ala Levanteren aurka arituko dira finalerdietan. A.U.L.