JUN. 12 2014 Gipuzkoa Benito Lertxundik Urrezko Domina jasoko du gaur, Donostian Benito Lertxundi kantagile oriotarrak Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Urrezko Domina jasoko du gaur. Ekitaldia Gipuzkoa plazan izango da 18.30ean. Sari honek «Orioko Bardoaren» ibilbide artistiko luze eta emankorra omendu nahi du, «kantuen bidez, mezu poetikoak eta, aldi berean, politikoak bidaltzen zizkion errepresioaren menpean zegoen euskal gizarteari», azpimarratu zuten Diputaziotik.