GARA Euskal Herriko egunkaria
GUTUNAK

Elkarrizketa soziala: «Money for nothing»


Bai, gaurko elkarrizketa sozialean denetatik hitz egin daiteke, denetatik... langile eta langabeei benetan kezkatzen zaienari buruz izan ezik, noski.

Fiskaltasunaz... birds and flowers. Eusko Jaurlaritzaren murrizketaz?... birds and flowers. PPren lan erreforma ez inposatzeko geure lan harremanez?... birds and flowers. Ez usteldutako Lan Heziketaz?... birds and flowers.

Aldiz, parte hartzen duten sindikatuei oparitzeko diruaz... bai, noski. Horretarako badago diru dexente. Money for nothing edo, askoz okerrago, eskuindar gobernu bati «argazki» on bat emateagatik.

Moketa horrek zapalduenari kutsatzen dio. Kontuz.