GARA Euskal Herriko egunkaria
HEMEROTEKA

Ipuina ez dena


Mila dira arrazoiak, eta gero eta ugariagoak ezaugarriak. Etorkinak, hemengoak, helduak, gazteak, haurrak dituztenak, haurrik gabeak... eta, gehienetan, emakumeak. Pobrezia eta bazterkeria egoeran daude milaka lagun (...).

Krisia hasi zenetik, 2008tik, kopuru horrek urtero gora egin du, baina beste datu batek piztu du alarma: betikotzeko joera handitu egin da. Gero eta luzaroago behar dute laguntza Caritasera jotzen dutenek. Pobrezia eta bazterkeria egoeran dauden askok bost urte baino gehiago daramate laguntza horien menpe. Goseak dagoenari jaten emateko prest dago elkartea, baina ez hori bakarrik. Gurpil ero horretatik ateratzen laguntzeko baliabideak ematen ahalegintzen da. Arreta eskaintzen dio, laguntza bila jotzen duena gizarteko parte sentiaraztea du helburu, badela nor erakustea. Eta gero eta gehiago dira parte sentitzen ez direnak, baztertuak sentitzen direnak eta laguntza premia larria dutenak. Hortik atera nahi dute gehienek, baina baliabideak eskas dituzte.

Milaka lagunek gaur ere Caritasen laguntzen menpe segituko dute. Eta, bitartean, errege eta erreginen eta printze eta printzesen ipuinetan sinestuko dute batzuek, oraindik ere.