AUG. 09 2014 GASTEIZ Marotoren adierazpenen sokak ez du etenik Javier Maroto Gasteizko alkateak etorkinei buruz egin zituen adierazpenek piztutako polemikak ez du etenik. Xabier Agirre ABBeko presidenteak «Hitler gasteiztarra bilakatu» zela esan ostean, PPk hitz horiek zuzentzeko eta barkamena eskatzeko exijitu zion atzo. Izan ere, hitz «onartezin» horiekin, jeltzaleak Maroto «iraintzeaz» gain, gasteiztar orori «eraso» egin diola adierazi du PPk.