GARA Euskal Herriko egunkaria
HEMEROTEKA

Udaberriko bozak gogoan


(...) ongi pentsatzera, eman dezala aurpegia Barcinak berak datozen hauteskundeetan, nekez osatuko baitu gobernua gogoz saiatu arren eta lehen indarra izan arren, zeren, PSNrekin ere ez baita gehiengo osora iritsiko; egia erran, ez sozialistekin, ez PPrekin (hutsaren hurrengoa izateko kinkan baitago Nafarroan), ezta biekin ere. Horrelako burutazioak darabiltzate egunotan UPNko kritiko batzuek, eta are gehiago, haien itxaropen ttikia ere aitortzen dute: udaberriko porrot-haizearen ufadak berekin eraman ditzala Barcina eta haren itzala behin betiko Madril aldera.

Bitxia da, baina, nafar sozialista batzuek antzeko agertokia dute amets, hau da, Bildu, Geroa Bai eta Ezkerraren artean 26ra iristea edo, bertzela erranik, PSN deusetarako giltza ez izatea, hau da, sozialistek UPN eta alternatibaren artean berriro hautatu behar ez izatea. Hortaz, hurrengo aldian bertze batzuek gobernua osatzen badute, «gu oposizioan gelditu eta nafar alderdia berregiten hasiko gara», sozialista baten ahotan. Izan ere, jakin badakite, berriz ere halako atakan egotera, zer aginduko dieten Madrildik, eta hasieran espantuka eta gaizki erranka aritu arren, azkenean burua makurtu eta Madrilgo agindua zintzo-zintzo beteko dute. Itxura hutsa. (...) Kontua da inor geldituko ote zaien nafar alderdian. Horra, beraz, etsipena gero eta zabalduagoa erregimenaren barnean; orain, benetako oposizioaren aldia da. Zortzi hilabete doi dituzte proposamen sendoak plazaratzeko. Geroak erranen.