GARA Euskal Herriko egunkaria
Aizkora

Hirugarren Mailako finalean izateko azkeneko hiru txartelak banatuko dira


Euskal Herriko Hirugarren Mailako bigarren kanporaketa jokatuko da bihar Aizarnazabalgo plazan, 18.00etan hasita. Bertako hiru onenek Eneko Saralegirekin, Pellejerorekin eta Urteagarekin batera jokatuko dute finala. Alkizalete II.a, Beltza, Dorronsoro, Irazabal, Lekue, Mieltxo Mindegia, Resano eta Vicente II.a lehiatuko dira.

Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko ebaki beharko ditu. Finalerako hiru txartel daude, eta han sartzeko bi faborito nagusiak Mindegia eta Vicente III.a dira, beti ere adituen ustez. Hortik aurrera, berriz, izen asko eta aukera asko daude. Dena dela, faboritoek ere plazan sailkatzea lortu beharko dute.

Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligan, berriz, saioa izango da gaur Bilboko Zorroza auzoan, 12.45ean. Bertan, Mugertza II.a eta Donato Larretxea lehiatuko dira. Azken honek Floren Nazabal ordezkatuko du. Gerrian zenbait arazo izan ditu Etxarrikoak azkenaldian, eta gaur beste beterano handi bat izango da mutrikuarraren aurka.