OCT. 17 2014 BERTSOLARITZA Jexux Larrañagak «Jolas sakona» aurkeztu du Jexux Larrañagak «Jolas sakona» (Utriusque Vasconiae) liburua aurkeztuko zuen atzo. Bertsolaritzari buruz 2014an, EHUko Antropologia Sozialean, defenditutako doktorego tesiaren emaitza da. Saiakeraren egitura duen idazlan honek, «espazio erritual baten sorrera, eraketa eta biziberrikuntza ikertu du, errealitate kulturalaren ulermenerako eta kokapenerako begirada oso bat eskainiz», azaldu zuten aurkezpenean. Liburuak tesiaren zuzendari izan den Joseba Zulaikaren hitzaurrea darama.