NOV. 25 2014 BERTSOLARITZA Saioa Alkaizak irabazi du Izeta Sariketaren seigarren edizioa Joxemari Carrere Ipuin kontalaria Saioa Alkaizak irabazi du Mariano Izeta Sariketaren aurtengo edizioa. Bertsolari iruindarra nagusitu zen ostiralean Elizondon jokatu zen finalean eta harentzat izan da txapela. Haren atzetik, hurrenez hurren, Maddalen Lopez, Oier Amiano, Kotte Plaza, Alazne Untxalo eta Ioar Tainta sailkatu ziren. 75 bertsozale inguru elkartu ziren Baztango Errugbi Elkartean.