DEC. 16 2014 BERTSOLARITZA Hiru bertsolari hurrengo fasera Nafarroako Txapelketan Ostiralean abiatu zen Iruñean 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Sei bertsolari izan ziren oholtza gainean eta haietatik hiruk lortu zuten final laurdenetarako txartela: Kotte Plazak, Mikel Lasartek eta Sarai Roblesek, hain zuzen. Kanporaketan sailkatu diren hiru bertsolari horiekin batera, beste 27 bertsolarik ere hartuko dute parte hurrengo fasean.