Ingalaterrak nahikoa du berdinketa lortzearekin final laurdenetara sailkatzeko
Britainiarrek Ukrainaren aurka jokatuko dute, eta hauek garaipena behar dute hurrengo fasera sailkatzeko.
Naiz.info
Donostia
Wayne Rooneyk harmailetatik ikusi behar izan zuen bere taldearen azken partida eta gaur itzuliko da zelaira Ukrainaren aurkako partidarako (20.45, Telecinco).
Ingalaterrak nahiko dauka berdinketa lortzearekin; puntu batek hurrengo faserako txartela emango lioke.
Etxekoek, ordea, garaipenaren hiru puntuak behar dituzte final laurdenetara sailkatzeko.
D taldeko bigarren partida Frantziak eta Suediak jokatuko dute.
Atzoko jardunaldian, Espainiak eta Italiak eskuratu zituzten final laurdenetarako sarbideak, Kroazia eta Irlanda lehiatik kanpo utzita.