Alemania finalerdietan da, Grezia aise gainditu ondoren
Alemania da Eurokopako finalerdietarako txartela lortzen bigarren taldea, Greziari irabazita (4-2). Ingalaterra edo Italia izango ditu aurrez aurre hurrengo fasean.
NAIZ.INFO
BILBO
Zailtasun handirik gabe lortu du garaipena Alemaniak greziarren aurrean eta, beraz, Portugalekin batera, finalerdietara iristen bigarren selekzioa izan da.
4-2 gailendu zaio Greziako selekzioari.
Alemaniarren aurkaria igandean erabakiko da (20.45), Ingalaterra eta Italiaren arteko partidan.
Bihar, ordea, Portugalen aurka nor arituko den ebatziko da, Frantzia eta Espainiaren arteko neurketan.