Ustez delituak egin dituzten etakideak atxilotzea «normala» da EAJren aburuz
EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, «normala» da ustez delituak egin eta epaitzeko auziak dituzten etakideak atxilotzea.
NAIZ.INFO
BILBO
ETBri eskainitako elkarrizketa batean, Ortuzarrek normaltzat jo du, etakideren bat atxilotzeko aukera egotekotan, halakorik egitea. Hitz horiekin mintzatu da ordezkari jeltzalea gaur Okzitanian jazotako Ugaitz Errazkin eta Jose Javier Oses euskal herritarren atxiloketen inguruan.
Gaineratu duenez, orain beharrezko da «epaiketa justu bat izan dezatela, Justiziaren aurrera eraman ditzatela eta honek erabaki dezala, benetan errudunak direla frogatzen bada, zein izan behar den haien zigorra».