Donostia zezenketen aurkako hiri izendatzeko eskatu dute
Hamarnaka lagunek zezenketen aurkako manifestazioa egin dute Donostian, eta osoko bilkura batean Gipuzkoako hiriburua antitaurino izendatzea eskatu dute.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Askekintza Animalistak deituta, hamarka lagunek manifestazioa egin dute Donostiako kaleetan gaur abiatzen den Aste Nagusian izango diren zezenketak gaitzesteko.
Horrez gain, dei egin diote Donostiako Udalari, osoko bilkura batean hiria «antitaurino» izendatu dezan. «Nahiz eta ustez hurrengo urtetik aurrera zezen plazarako abonuak ez diren salgai egongo, eta beraz ezingo diren zezenketak ospatu, ez dugu aurrerantzean horrela izango dela ziurtzat emateko inongo arrazoirik», baieztatu dute.