Etxebizitza bat hutsarazi dute Hernanin sute baten ondorioz
Bi familiako etxebizitza bat hutsarazi dute Hernaniko Epela auzoan sute baten ondorioz. Teilatua izan da kaltetuena irten den zonaldea. Ez da zauriturik izan.
NAIZ.INFO
HERNANI
Etxebizitza baten piztu den sutearen ondorioz bertan zeuden kide guztiak atera behar izan dituzte, Lakuako Barne Sailak eta DYA-k aditzera eman dutenez.
Iturri hauen arabera, etxebizitzaren teilaua izan da kaltetuen atera den zonaldea. Sua 16.15tan piztu da, Epela auzoan, eta bertara zuzendu dira Ertzaintza, Udaltzaingoa eta DYA.