Sei Nazioak eskura ditu Inglaterrak
Inglaterrak Irlanda mendean hartu du Dublinen (6-12) eta Sei Nazioak irabazteko hautagia nagusia bilakatu da.
Naiz.info
Dublin
Sei Nazioetako bigarren jardunaldia ospatu da asteburu honetan eta Inglaterra txapelketa irabazteko hautagai nagusia bilakatu da. Une honetan, bi partidak irabazi dituen talde bakarra da eta eskura dauka garaipena.
Irlanda mendean hartu du Dublinen lehia estu eta gogor batean (6-12). Ingelesek lau zigor kolpe eskuratu dituzte eta irlandarrek bi.
Bestalde, larunbatean jokatutako partidetan Eskoziak 34 eta 10 gainditu zuen Italia eta Frantziak Galesen kontra galdu zuen Parisen (6-16).